2011-11-18

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (VII)


Begiratzen ez diegunean ispiluek zer egiten ote duten darabilt aspaldian buruan. Gutxi begiratzen diot ispiluari; nire buruari pittin bat gehiago. Gertuen lentillak janzterakoan sentitzen dut (neure burua bai, baina, batez ere ispilua); hatsa lapurtzen diogu elkarri (ispiluak eta biok, ez
neure buruak eta biok) eskuineko begiari putz eta ezkerrekoari tira egiten diodan bitartean.

Kontu bitxia da ispiluena; euren isiltasunean jasangaitza da batzuetan sortzen duten iskanbila. Lagun batek behin esan zidan, eskua luzatu (besoa da luzatzen duguna, ezta?) eta ispiluaren bestaldean zegoena ukitzera iritsi zela. Ez da sinestekoa. Baina, sinetsi egin nion. Hain ikusi nuen serio eta itsusi (hara bitxikeria... gezurrarekin edertu egiten omen da gizakia...).

- Eta? Zer da ikuttu zenduna?

Ni saiatzeko. Ukitzen. Hangoa (auskalo noraino iristen den ispiluaz bestaldeko hangoa). Eta horretan ari naiz aspaldian. Begiratzen ez diegunetan ispiluek zer egiten ote duten neure baitango erantzunei galdetzen diedan bitartean. Horretan ari naiz aspaldian. Ukitzen. Hangoa nahi eta hemengoa ukitzen. Tontorrik gabeko sudurrak eta putzurik gabeko ahoak eta ilerik gabeko betileak eta titirik gabeko bularrak baino ez baititut ukitzen eskua (zera, besoa) ispilura luzatzen dudanetan.



ISPILUAN DENBORAZ

Hemeretzigarren mendeko urte baten bila nabil. Eta zera dakit: "zenbaki hori ispiluan ikustean lau eta erdi aldiz handiagotuta ikusiko dudala".

Zein da hemeretzigarren mendeko urte hori?


(Hemeretzigarren mendeko historiako garai honetan batekoak makil huts dira, sudur txiki eta sudur handirik gabeko makilak).

9 comentarios:

  1. Historia apunteak mahai gainean eta ez dakit liburua ispilu aurrean jarrita zer ikusiko nukeen. Ispilu aurrean jarri gabe zer ikusiko nukeen ere ez daukat oso argi... Tchaikovskyk mende hartan ispiluari begiratzen ziola, hori dakidan bakarra. Eta... Marsellesa ikusi zuen ispiluan, soldadu frantsesekin batera Errusian sartzen. Baina... ez, Tchaikovskyk ez zuen urte hura bider 4,5 ikusi ispilura begira zegoela. Tchaikovskyren kontzertuaren izena ez delako 1818, beharbada?

    Muxu potolo bat.

    ResponderEliminar
  2. erromatar zembakiekin da?

    ResponderEliminar
  3. Non ote zebiltzan erromatarrak hemeretzigarren mendean? Auskalo! Zenbaki arrunta da, Andoni (;-D) aurkitu nahi duguna. Ea aste honetakoari heltzen diogun!

    Tchaikovskyk asmatu du, primeran!

    ResponderEliminar
  4. Tchaikovsky banintz neure buruaz beste egin nuela jakinda biziko nintzateke. Ez dut neure buruaz beste egin nuela dakidala bizi nahi, egingo dudala jakin nahi. (Inoiz ez zuen jakin bere musikak bizirik jarraituko zuela.)

    Anonimoek problemekin jolasten dute musika buruan dutela. Anonimoek problema zaharrei bisitak egiten dizkiete, soluziorik gabe irautea haien buruaz beste egin zutela jakitearen antzekoa izan daitekeelakoan.

    Anonimoek... astelehenerako muxu potoloak bidaltzen dituzte larunbatetan.

    ResponderEliminar
  5. kaixo irati:

    aste onetan bai, zenbakia 1818 dela uste dut zergatik 1818 ispiluan begiratzen baduzu 8181 ateratzen da gainera 1818 . 4,5 editen baduzu 8181 ateratzen da.

    AgUr :D

    ResponderEliminar
  6. kaixo irati!!!!!!

    hau da problemaren erantzuna:

    4,5.2=?9

    muxx.agur

    ResponderEliminar
  7. Anonimoen astelehenetako muxuak larunbateko zapore berdinekoak dira? Problemek nola egiten dute euren buruaz beste, gari artean arnasa hartzeari utzita? Gosea betetzeko (gosea bete egiten da?) lain ogi egin badaiteke bildutako gariarekin... aurrera! Ni oraindik ez nau problemak ase!

    ResponderEliminar
  8. Bikote (Mikel eta Andoni) ederki! Aste honetan bai, aste honetan fin heldu diozue problemari!

    Maider... irakurri berriro. Irakurri ongi esaten duena! Hamalaugarren mendeko urte bat eskatuko baligu... 13_ _ horrelako zerbait topatuko beharko genuke... baina... XIX.mendean gaude! _ _ _ _ Animo!

    ResponderEliminar