2011-11-03

Larunbat goizetan... Txindoki ikasgai...



Larunbat goizetan lo egin daiteke, eta lo egin ondoren (ondo
ren horrek zenbateko luzera du?) aste osoan egin gabeko ohea egiten pasa goiza (zenbat denbora behar da bost egunez egin gabeko ohea egiteko? Egunen joanak izaren zimurrak fosldu egiten ditu?). Larunbat goiza ohe ondoko hauts pinportei putz eginez igaro daiteke, ezkutatu gabeko itzal mamutiarrekin jolasean. Larunbat goizak egutegia birrantolatzeko izan daitezke, aste buruko buru gabekeriei izena jartzeko.

Edo... ... edo larunbat goizetan...

... Goierriko herri txokoak ezagutuz Geografia landu daiteke...


... edo belar artean zorrotz (jaio? Harriak jaio egiten dira?) jaiotako harriak hizpide Geologiaz hitz egin daiteke...



... edo inurri ikusezinen bila Biologia errepasa daiteke...





... edo nekearen eta ahaleginaren arteko ezberdintasunen inguruan Filosofiaz jardun daiteke...




... edo Gaztelu mendiko azken konkista garaia Historia tarteko ezagutu daiteke...



... edo artaldea eta artaldak eman dezakeen esne kantitatea eta esne kantitatearekin egin daitekeen gazta kopurua eta gazta salmentarekin lor daitekeen etekina kalkulatzeko Matematika erabil daiteke...



... edo pentsatu, harremanak estutu, irribarre egin (algarak zirela haiek? Tira, algara egin, orduan...), ipurdikoak hartu, hitzordu berriak prestatu, txisteak kontatu.... daitezke... Adibidez, Txindokin, adibidez... guraso, ikasle eta irakasleekin... adibidez, gozamena ikasgai, ikasbide, ikasteko arrazoi bihurtzen zaigun larunbat goizetan.






Nahiz ta haseran Txindoki gaina
ikusten genuen urrun,
oso gustura igo garela
argazkietan ezagun,
"Zizur aldetik" etorri gara
taldean hamalau lagun,
zorion egun ederra Asier,
zurekin pasa dezagun,
ea hurrengo urtean ere
mendian ospatzen dugun.




2 comentarios:

  1. Kuadrila polita: ez da, ez, egunero, halako kuadrila bat ikusten ; zer, eta, hamasei/hamazazpi urteko gazteak; noiz, eta, larunbata goiz batean, mendiari begira, mendiaz gozatzen.BEJONDAIZUELA!

    ResponderEliminar
  2. Guraso, irakasle eta ikasle. Hori da eskola egitea! Bejondeizuela!

    ResponderEliminar