2011-11-16

UDAZKENA

Udazkenean arrats gosez ibiltzen dira goiz zorriak,
eguerdiak hanka-puntetan
eta gauak pauso eta erdika.

Soildutako begiradekin
egunsentiak saretzen ditu udazkenak.

Kaleak gehiago pisatzen du
udazkenean,
bost tona haize metro karratuko...

... horregatik egiten du lainoak basoartera,
eta orbelen hotzak,
eta jolaserako gogoak,
eta...
zer dago han orbel artean ezkutaturik?




Udazkena ezkutaleku bikaina da.


5 comentarios:

  1. Hori da , hori!,zorionaren isla;pozik zaude, oso pozik, eta pozten naiz.Testu eder bat, paraje eta urte sasoi eder bati eskeiniak.

    ResponderEliminar
  2. Halako ingurua gozagai izanda... pozak nahigabe egiten du tira!

    ResponderEliminar
  3. Bai, udazkena gozagarri dabil, aspaldiko urtetan ederrena.Nik ere izugarri maitte dut baso barrenean sartu, eta, bertako isiltasunez gozatzea, orbeletan etzatea eta lotaratu aurretik, hainbai animali/zomorroen azken mugimenduekin harritzea eta liluratzea.

    ResponderEliminar
  4. Nongo parajetaz ari gara, Irati? Ni, orain gutxi, Kantabriar mendizerran dagoen San Tirsotik Bernedorako bidea egin nuen eta:izugarria, hura zen, hura, gozatzea!

    ResponderEliminar
  5. Argazkiak Aizkorritik behera Urbiara bidean ezkutuan dagoen txabola gune batera bidean aterata daude. Oltza du izena txabola gune eder horrek. Toki zoragarria da, Joseba!

    Muxu bat, Mila!

    ResponderEliminar