2011-11-15

ITAKA (Koldo Zubeldia_2011-11-5)



Poetak galdetzen du...
nora zoaz?
Itsasadarretan oinez egin nahiko luke aurrera,
zerbaiti eskua emanda...
zozo beltzen bati, adibidez.

Zuhaitzaren enborpean erreka uholdeka dator...
eta poetak eskuak hotz ditu,
ur ertzean izotz pusketa bi.

Poetak galdetzen du... nora zoaz?
eta errekak tarteka atzera begiratzen dio...
nirekin etorri nahi duzu? esaten dio,
urak zirt eta urak zirt egiten du.

Poetak begirada ito du...
pentsatuz... hori dela aurrera egiteko modu bakarra.
Begirada izoztu bitartean
eutsiko dio bideari...
itsasadarretan oinez egin nahiko luke aurrera,
baina, enborpetik,
zozoaren ondoan egon nahi baitu,
eta zozoak ez daki igerian.






Koldo Zubeldia -> goizeko ordu txikietan pizten duena bonbilla, Zaldibiko mutila, abila, umila... aldamenean gustura hartzen duena Irati neskatila ;-)


Keinu jostalari batekin ekin genion solasari. Solas-lagun Koldo Zubeldia zaldibiar poeta izan genuen azaroaren 5ean.
Gozo, patxadan, elkarri begira poesia biluztu genuen. Eta poesiak bizitzari egiten dionez tira... bizitzari biluztu genion goiza. Elkarri begira, elkarrekin.






Saioa entzun nahi izanez gero... egin klik! Jaitsi eta gorde nahi izanez gero...

http://www.divshare.com/download/16172415-9bf

3 comentarios:

  1. Oso pozik entzun det herritar honen irratsaioa, eta asko gustatu zait: poeta handi bat izateaz gain, hizkera ederra darabilki eta ahoskera/tono ederra du, sarkorra.Bejondaiola, eta zuri, Irati,eskerrikasko egiten dezun lan bikaina horrengatik.

    ResponderEliminar
  2. Poetak naturari kantatzen dio, birigarroaren eta zozoaren melodiaz dantzan jartzen da,
    errekaren ur murmurioaz lo hartzen du, zuhaitzaren itzalpean atseden hartzen du..., eta nik poeta maitte det.Aupa hi eta gutarrak!Koldo besarkada bero bat.

    ResponderEliminar