HITZA: HORMA
Irudikoa Beasaingo horma bat da, horma hotz bat artelan bero bihurtua. Dizebi graffitilari handia da bi haur horien aita punteko.
Horma traba, oztopo, bereizle izan daiteke. Horma bat hotza izan daiteke, bakardadeak hormatua (horma hormatua. Horma-> izotz, jela, karroin, lei). Edo horma bat beroa izan daiteke, eraikitzailea, elkarlanaren irudi, ibiltarien ikasgai.
Goizetako hormak (izotzak, jelak, karroinak, leiak) beldur gutxiago emango liguke zuri bihozgabe baino, koloretsu ikusiko bagenu. Ezin baina, graffitilari bikainari errepide bazterreko izotz zuri guztia margotzen hasteko eskatu. Akaso eguzkia jaioko balitz izotz ondoan... Bitartean, Letek jarrai dezala kantari...
AFORISMOA: "Argazkiak oroitzapen fosilizatuak dira."
Txarren, txarrenean... ezta? Baina, nik nahiago dinosaurio erraldoi bat begien aurrean ikusi, (ez, garrasirik ez nuke egingo) ur putzu bihurtutako oinatz arrastoa ikusi baino.
Nik nahiago oroitzapena nirekin eraman, oroitzapenaren bila ordenagailu edo armairu barreneko kaxoira joan beharra izatea baino.
Bai, badakit, batak ez du bestea kentzen. Edo bai? (Ilusioak garrasia desagerrarazten duen bezalaxe; edo ez?)
Nik nahiago oroitzapena nirekin eraman, oroitzapenaren bila ordenagailu edo armairu barreneko kaxoira joan beharra izatea baino.
Bai, badakit, batak ez du bestea kentzen. Edo bai? (Ilusioak garrasia desagerrarazten duen bezalaxe; edo ez?)
Aforismo bikaina!
ResponderEliminarEsaldi bikaina klaseei are gogotsuago heltzeko. Oraingoz ez zait bueltarik bururatzen, ea astea amaitzerako.
zain izango naiz...
ResponderEliminarBapatean, urruti, izotz-horma ikusi zuen. Hormak, kristalezkoak bailitzan, eguzkiaren izpiak isladatzen zituen, giroari sorgin itxura emanez...
ResponderEliminarIzotz eta horma, horma eta izotzen arteko solasaldia.
Gure ume denboran majina ipurdiko hartutakoak gara izotz edo horma putzuetan, solasean; baita, izotz kandelak zurrupatutakoak ere.
ResponderEliminarGorrotoak, ezin ikusiak, enbidiak, politika egiteko erak, erlijioak... erabat hormatuta gauzka, kateatuta, gure elkarbizitzan; bada garaia, hormak hautsi, eta, aurrera egiteko giza bezala, herri bezala, mundutarra bezala.
ResponderEliminarIrudi polita Enara!
ResponderEliminarNi izotz artean irristatu... lurreraino erori ez, baina, iaz etxetik institutura bidean nahiko komeria izan genuen Ekaitz eta biok neguko egun izozturen batean! jejeje Lur bustia erabat izoztuta gelditu zen egun batzuetan. Kontuz ibili, barre egiten dugun arren, arriskutsua da eta!
Erabat ados Mikel! Aurrera egiten ez duen herria izoztuta bizi da eta izoztuta dagoen herriak bizitasunik ez du.