Egiari gezurrak hozka egiten dionean, bi egia sortzen dira. Eta alderantziz, gezurrari egiak hozka egiten dionean, gezurra erdira murrizten da. Sekula ez aritu egiarekin gezurretan! esan zien behin irakasleak ikasleei. Eta noiz esango diogu gezurrari egia? erantzun zion ikasgelako ttikienak. Irakasleak honako problema hau jarri zien arbelean:
3 +3 = 8
2 + 5 = 6
3 + 5 = 8
1 + 0 = 7
6 + 4 = 6
Eta noski! Ez egin zalantzarik… 2 + 2 = 4
Eta matematika = literatura
4 + 8 = ?
Bakarren batek eskatu dit eta... ea pistaren bat... mmmmmmmmmm iazko problemaren batekin badu lotura zuzena!
ResponderEliminarLetrak zenbatzen dira, beraz
ResponderEliminarLAU (3) ZORTZI (6) = 9
Kasu honetan 9ak ere 9 letra ditu, magia!
Eskerrik asko aurreko eguneko aipamenagatik, gonbidatuta zaudete Iratiren irakurle guztiak nere blogetik pasatzera, jakina. Ondo izan.
Markos.
KAIXO!!!!!!!!!!!!!!!!!!
ResponderEliminarAGIAN ZENBAKI BAKOITZA EZ DU BERE BALIOA IZATEN ADIBIDEZ 8ren balioa da 6 eta erantzuna da orduan 6 zeren lau da 0
agur
Epeletik zabiltza Maider, baina... azken unean izoztu egin nauzu! Pospoloa itzali da nonbait! Zortzi sei bada, zergatik da lau zero?
ResponderEliminarMarkos, ederki! Ostiralean pasako diet irakurleei zure gonbita.
kaixooo iratii:
ResponderEliminarpentsatzen egon naiz eta ez dut erantzuna aurkitu! zeren pixkat lioa da zeren zifrak errepikatzen dira eta ez dute balio berdiina.
orregatik lio bat egin zait!
bueno ba ahal badut berriro saiatuko naiz1
aguur!
mxx
Bai, egia esan korapilo handi samarra sortu dizuet! Eta pentsa... batuketen ordez, berreketak jarriko banitu... ;-P Baina, betikoa Irune... garrantzitsuena burua martxan jartzea da!
ResponderEliminarNormalean ostiraletan ibiltzen naiz blog honetako txokoak miatzen. Normalean ostiralean egiten dut ostiraleko problema. Ostiral hau ez da beste guztien desberdina izan. Egon nintzen irakurtzen eta saiatu nintzen problemarekin. Astelehenean ere egon nintzen batuketei begira. Problema buruz ikasi dut azkenean. Osteguna da, beraz, garaiz nabil oraindik. Gaur goizean pozik irten naiz etxetik, bat-batean eta ahalegin handiegirik gabe aurkitu diodalako soluzioa buruhausterik sortu didan problema honi. Orduan jakin izan banu beste sorpresa handi bat ere izano nuela gaur... bai egun polita!
ResponderEliminarEa asmatu dudan:
hiru+hiru=8 (letra)
hiru+bost=8
bi+bost=6
bat+zero= 7
lau+sei=6
beraz, 4+8=9
Uste dut hobeto moldatzen naizela hitzak alde batean eta zenbakiak bestean, letrak baino gustorago testuak kontatzen (zenbatzen?).
Ea noiz egoten zaren zu nire problemei begira! jeje
Mila esker eta muxu asko (asko infinitu da edo bakarrik infinitu asko?)
kaixo
ResponderEliminaruste du erantzuna hamar dela jartzeb duelako 2+2=4 orduan 4+6=10.
agur
jajaja irati ba ori baii izango zela lio handi bat jajaja! saiatuko naiz
ResponderEliminaraguur
Ederki arraroa! Zure problemei... begira? Begira egotea bakarrik balitz! Begira egotearekin ez dut ezer lortzen! ;-)
ResponderEliminarmuxu asko + muxu infinitu = ? muxu pila bat?
Mikel, zergatik 10? Ez dut ulertzen! Akaso teoria berriren asmatu duzu... poztuko nintzateke hala balitz!
ResponderEliminarLio galanta bai Irune! Ea poliki-poliki lioak desliotzen ikasten dugun!
Asteburua ongi pasa!
letra kopuruaren arabera 3 (lau hizki) + 3 (4 hizki)= 8 hizki-> 4 (3 hizki) + 8 (6 hizki)= 9 hizki
ResponderEliminarjeje ongi Josu! Kopiatu gabe egin baduzu... baleko!
ResponderEliminar