2010-11-26

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (XI)



DENBORAK IHES EGITEN DUENEAN...

Trumoi hotsak esnatu du Santi. Gaurkoa udako eguraldi eguzkitsuetakoa izan balitz Santi ez litzateke esnatu ere egingo. Baina, negua da gaur; udazkeneko negua. Negu gorria (edo beltza, neguan bazterrak zuritu egiten diren arren). Iratzargailuak ez dio tirrinik egin, trumoiarengatik izan ez balitz... Geldirik dago iratzargailua (ekaitza izango zen). Iratzargailua madarikatu du Santik, eta bere burua, izan ere, atzo eskumuturreko erlojua zakarrontzira botatzea erabaki zuen, eskumuturreko erlojurik gabe bizitzeko gai dela erakutsi nahi dio, nonbait, bere buruari. Eta hara zer gertatu zaion! Iratzargailua geldirik dago eta eskumuturreko erlojurik ez du. Lanera joan behar du eta ez daki berandu edo garaiz ote dabilen. Kanpoan ilun dago oraindik, baina Santiren ustez neguko egun beltzak ez dira gaua iritsi bitartean argitzen. Laranja zukurik hartu gabe atera da kalera (ordularirik gabe ibiltzen direnek sekula ez dute astirik izaten), eta udaletxeko ordulari handiari begiratu nahi izan dionean... Nork kendu ote du udaletxeko balkoian zintzilik urteetan egon den erlojua?

Ia negarrez hasi da Santi. Mirari ikusi du aurrez aurre eta ziztu bizian hurbildu da harengana; izena jarri zionak ere asmatu zuen... pentsatu du Santik. Negar egiteko gogoa zuela ere ahaztu egin zaio. Bizilaguna du Mirari; Matematika irakaslea da.

- Egun on Mirari! Zer moduz egin dun lo?
- Egun on Santi! Primeran, primeran egin diat lo. Hi haizak, aurpegi txarra daukak. Ongi al hago?
- Bai... beno... e... zera... Esango al didan zer ordu den?
- Bai, noski! Gauerditik momentu honetara arte dagoen denboraren laurdenari batu iezaiozu momentu honetatik gauerdira arte dagoen denboraren erdia, eta zehatz jakingo duzu une honetan zer ordu den.
- Zer?

Baina, Mirarik ez dio erantzun. Urruti dago honezkero; denboraz larri ibiliko da...

Lehen erdi isurian utzi dituen malkoei tiraka negarrez ari da Santi. Matematika kontuetan larri ibili da beti. Eta ez daki problema ebazteko denborarik izango duen edo ez. Goizeko bederatzietarako lanean egon behar zuen (edo egon behar du) eta ez daki garaiz edo berandu ote dabilen! Lagunduko al diozu Santiri zein ordu den asmatzen? Laneko nagusia haserretu egingo al da?


12 comentarios:

  1. Bai, nagusia haserretuko zaio Santiri. Nagusiaren bizilagunaren txakurra ekaitzen beldur da, eta zaunka eman du gaua. Nagusiak lorik egin ezin duenetan haserretu egiten zaio Santiri, berdin da honek zer egiten duen.

    x/4 + (24-x)/2 = x
    x + 48-2x = 4x
    5x = 48
    x = 9,6

    Bederatziak eta 36 minutu dira, ezta? Santi, azkar! Berandu habil!

    muxu bat.

    ResponderEliminar
  2. kaixo:
    09:00 am dira. nagusia aserrtuko da.
    agur

    ResponderEliminar
  3. kaixo! ezin da jakin zeren ez badakizu zer ordu den ba ezin duzu jakin momentu onetatik gauerdira dagoen denbora!
    baina gainera ez dut oso ongi ulertzen!
    aguur!!

    ResponderEliminar
  4. Primeran Leire! Ekuazioa ederki planteatua dago. Zoragarri!

    Mikelek aljebrarik ez daki eta... pittin bat falta zaizu, Mikel! Aljebrarik jakin ez arren, matematika bide zidor asko ditu... beraz, astindu burua (eta eskua!)!

    ResponderEliminar
  5. Mikel ni baino askoz matematikari handiagoa da. Erreminta onak izan ez arren arotz lanean ibiltzen denak askoz altzari politagoak lortzen ditu. Nik ez dut gogoratzen halako problemekin ekuaziorik gabe harrapaketetan jolasten nuenekoa (bai, soluzioaren atzetik korrika ibiltzen naiz), baina badakit behin harrapatuta poza askoz handiagoa zela, bakarrik lortu nuelako.

    Eutsi goiari!

    ResponderEliminar
  6. kaixo:
    09:45am dira.
    agur

    ResponderEliminar
  7. Ai Mikel! Erretzear zaude, hortxe-hortxe! Erre beharrik ez dago, baina, pittin bat gehiago inguratu zaitezke oraindik! Animo!

    (Oraintxe, goiko azken iruzkina irakurtzen ari nintzela... matematikaK idatzi nahi nuen...)

    ResponderEliminar
  8. kaixo
    10:00am dira
    agur

    ResponderEliminar
  9. Azkar iritsi zara etxera, Mikel! Pittin bat hoztu zara orain. Gaurko tenperatura izango da... Larunbata bitartean emaitza zehatza bilatzeko aukera izango duzu... Ongi pasa asteburu luze hau!

    ResponderEliminar
  10. Bederatziak eta hogeita hamasei minutu. Mikel, hor goraldean duzu Leireren ebazpena. Ez beldurtu! Ikasturtearen amaiera alderako halako zerbait egiteko gai izango zara eta!

    Ongi pasa egunok!

    ResponderEliminar
  11. x/4+(24-x)/2=x
    x+(24-x)/2=4x
    (24-x)/2=3x
    24-x=6x
    24=7x
    3,4=x
    eta orain trabaturik geratu naiz.
    Besarkada handi bat Irati eta ea zer edo zer laguntzen didazun.

    ResponderEliminar
  12. Ei pottoko! Kontuz! x/4-ren izendatzailea (4) ezin duzu beste aldera biderkatzen pasa! Horretarako 4 hori atal guztia zatitzen egon behar da. Bigarren zatikian ere 4 jarri izendatzailetzat (izendatzaile komuna) biaren ordez, eta orduan bai, orduan pasa lasai biderkatzen. Ai! Iazko irakasleak ez zizuen irakatsi ala? ;-)

    Ekuazioa oso ongi planteatuta dago, ia ba, hori zuzenduta zer ateratzen zaizun!

    Muxu bat!

    ResponderEliminar