2010-11-22

PENTSAMENDUA USTELTZEN OTE DA?


HITZA: MIZPIRA


Ez dakit usteldutako urrerik existitzen ote den. Usteldutako diru ugari badago bazterretan, baina, usteldutako urrerik... Urrezko bolatxo bat dirudi argazkiko fruituak. Mizpira da, udazkenak oparitzen digun fruitu ederra. Mizpira usteldu egiten da gainerako fruitu guztiak bezalaxe, baina, orduan hartzen du baliorik gehien; ustelduta dagoenean. Ustelduta jaten den fruitua da mizpira. Argazkiari begira, buruari bueltaka ari natzaio. Urrea ustelduko balitz...




AFORISMOA: "Pentsatu nahi ez zuenean, belarriak ixten zituen".

... pentsamendua gure buruaren hizketaldia delako.

Halere, horrek zentzu handirik ez duela otu zait oraintxe. Ez pentsatzeko... pentsamenduari ihes egiten uztea onena... Baina, ihesbidea itxi egiten badiogu...

Pentsatu nahi ez dugunean, gure buruari zergatik pentsatu nahi ez dugun galdetzea onena. Erantzunak erantzun asko argituko dizkigu.

6 comentarios:

  1. Udazkenak urrezko fruitu eta zuhaitz asko oparitzen dizkigu. Tartean, urrezko esaldiren bat ere oparitzen diogu berari. Beste urre guztia eskertzeko beharbada. Nik uste urrea hitzak usteltzean usteltzen dela. Izan ere, hitzak baino urre baliotsuagorik?

    Argazki hori... txikitan, igande goiz batzuetan ikusten genituen marrazki bizidunak. Oroitzapenak belarrietatik ateratzen ariko zaizkit oraintxe. Nik, pentsatu nahi nuen askotan tapatu izan ditut belarriak. Ez pentsatzeko, ordea, begiak irekitzen ditut.

    ResponderEliminar
  2. Mizpira, fruta <> da; ez pentsa, baina, lan asko ematen du, mizpirak: bildu, bereiztu, zabaldu, belar ihartu edo lastoetan ontzen ipini eta, azkenik, ozpindu edo txartu baino lehen, punttuan dagoenean, bildu, dio Gabiriako Oñatibi Txikiko Mirenek.

    ResponderEliminar
  3. Mizpirak ez du estimazio handirik, baina niri izugarri gustatzen zait, eta aurten, asko jaten ari naiz, udazkeneko <> hau.

    ResponderEliminar
  4. Ez, ez du estimazio handirik, agian itxurarengatik, baina nire ahoan oso gustagarria egiten da, atzo bertan, lankide batek, mizpiraz betetako zumezko otartxo bat oparitu zidan. Eskerrikasko Belen, earra zeon eta!!!

    ResponderEliminar
  5. Bai, nik ere ikusi dut etxean bakarren bat, baina, ez dakit sekula mizpirarik ahoratu ote dudan... halako hozkirria ematen dit, eta ez pentsa, platano oso (oso-oso-oso-oso ejjeje) horituak jandakoa naiz eta ukitutako sagarrak ere jaten ditut tartean-tartean...Bere garaian tomatea jaten ikasi nuen bezala (orain irentsi egingo nuke!), mizpirak jaten ere ikasi egin beharko dut.

    ResponderEliminar
  6. Gogoan dut Lazkao Txikik Xalbadorri kantatutako bertso bikain baten bukaera:

    "Usteldutzean ondu ohi dira / mizpira eta gizona"

    Ez zitzaion arrazoirik falta.

    ResponderEliminar