"Poesiak hiru ezpain ditu. Poesiak hitz egiten duenean txoriek natura entzuten dute. Korrika egiten daki poesiak eta helmugara azkena iristen. Helmugara azkena iristea gustatzen zaio poesiari. Bizkarrei hitza jartzen die poesiak. Aurpegiak marrazten ditu bizkarretan eta hitz egiten du, bizkarrekin ere bai. Poesiak hiru ezpain ditu. Poesiak bizkarrekin hitz egiten daki, horregatik ditu hiru ezpain. "
Koldo Zubeldia poeta zaldibiarrarekin irratian egiten dudan hirugarren hitzordua. Hirukote zoragarri honekin egiten dudan bigarrena. Poesiaz hitz egitera joan eta bizitza bera da, luze eta zabalean, entzuleoi eskaintzen digutena. Bizitza luze zabalean. Sakontasuna poesiaren hirugarren ezpainak ematen dio bizitzari. Horregatik ere hiru ezpain ditu poesiak.
Zaldibiarra da Koldo Zubeldia, beasaindarra Koldo Goitia eta errenteriarra Gabriel Korta. Hiru begirada bizitzaren begiei tiraka. Poesiaz, eta bizitzaz, eta gaixotasunaz, eta bakardadeaz, eta... horretaz guztiaz gain, larunbateko irratsaioan...
Patxi Ezkiagak udazken usaindun olerki bat ekarri zigun: gure baratzeko loreen petaloak beti berdinak izango zirela uste nuen...
Titareaz aritu zitzaigun Joxe Goikoetxea, hizkuntzaren hari solteak josten...
Ezkaratzetik Segura herriari atera zion argazkia Elizabete Garmendiak.
Paper artetik El arte de la resurrección liburua gomendatu zigun Mari Karmen Urteagak.
Beñat Irastorzak testu tetriko bat ehotu zuen,
eta Ekaitzek maiteaz galdezka borobildu zuen saioa. Kepa Junkeraren Etxea diskoko Maitia nun zira kantua aurkeztu zigun.
Larunbatekoak zapore... eztia izan zuen. Egin koxk!
Jaitsi nahi izanez gero... http://blip.tv/file/get/Irati-KoldoZubeldia735.mp3

Ederra irratsaioa, tarta gozagarri denon artean osatzen duzuena; gaurkoan aipatu eta azpimarratu Ekaitzen azken ginda, amaierako abestiari jartzen dizkion hitzak, zertzeladak. "Maitia non ziran" zoragarria!!! Segi horrela, bikote, euskerarekin solasean, dantzan.
ResponderEliminar