2010-11-12

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (IX)


Maitasunaren sutegian trenak ibiltzen dira joan etorrian. Joandako bihotz taupaden irudiak egiten ditu sutegiak bere labean. Eta gero joan egiten dira (irudiak) eta beste taupada batzuk etortzen dira, horiek ere irudi bihurtzeko.

Maitasunaren sutegian ez dago geltokirik. Trenak maitasunaren irudimen besterik ez dira eta taupadak joandakoa ilusio galduak.

Maitasunaren sutegian, ordea, bihotzek dantzan jarraitzen dute.



AI MARIA, MARIA...

Mariak bi mutil-lagun ditu; Jon eta Mikel. Joni bisita egiteko iparraldera doan trena hartu beharra dauka, eta Mikeli bisita egiteko hegoaldera doana. Bi trenak hamar minutuka pasatzen dira. Mariari bi mutilak izugarri gustatzen zaizkio, biak neurri berean, eta horregatik ez da fijatu ere egiten zein den hartzen duen trena; berdin zaio iparraldera edo hegoaldera doan trena hartzea, parean pasatzen den lehenengoa hartzen du.

Baina, arrazoiren batengatik, Mariak %90 alditan Jon bisitatzen du, eta %10-etan Mikel. Zergatik gertatzen zaio hori?

10 comentarios:

  1. Ematen du hizkiak baino mutilagunak zenbatzea dela errazagoa. Uste dut aste honetakoak arratsalde bateko iraupena izango duela soluziorik gabe, aurrekoak aste betekoa eduki izana konpentsatzeko agian. Hori problemek bakarrik dakite, edo problemak planteatzen dituen sorgin, maitagarri edo dena delakoak.

    Entzuna dut gaur Mariak Mikel bisitatu duela, astean lehenengoz. Gaur 11:11tan iritsi da geltokira (bai, noizbehinka klasera joan gabe gelditzen da mutilaguna bisitatzeko. Matematika klaseak egiten dituzte gero, muxuak zenbatuz.). Astelehenean Jon bisitatu zuen, 11:12tan iritsi zelako, asteartean 13:03tan iritsi zen, asteazkenean 14:55tan...

    Kontua zera da, hegoalderako trena iparraldera doana baino minutu bat (10en %10) lehenago igarotzen da eta, beraz, tarte laburra du iparraldekoa etorri arte hori hartzen duenean baina (8, 7, 5...min) itxaroten egon behar den guztietan hartzen duela hegoaldekoa.

    Denbora tarte bat hartuta, adib. 11:00-11:10 11:00-11:01 bitartean iristen denean geltokira tren bat hartzen du. 11:01-11:10 bitartean bestea. (edozein ordu har daiteke minutu bateko aldea dagoen bitartean. Nik ez dakit tren ordutegirik. Izan ere, ezagutzen dudan bakarra Urolakoa da eta horretan nekez igo naiteke orain, ezta?)

    Problema polita! Ongi izan

    ResponderEliminar
  2. kaixo irati

    nire ustez joniri gehiagotan jaten delako

    ResponderEliminar
  3. Ez dut ulertzen Ion! ;-(. Jonengana joaten da gehiago bai; baina, zergatik? Zer du Jonek berezi harengana gehiagotan joateko?

    Leire, iruzkin ederra! Ai, Urolako trena... nik ere ez nuen Urolako trenera igotzeko aukerarik izan... aitak kontatutakoekin osatu dut nire argazkia. Entzuten duzu? Handik dator txistuka... akaso Mariaren kantua izango da, akaso Mikelen tristura hotsa... Muxu bat!

    ResponderEliminar
  4. kaixo:
    iparraldera doan trena azkarragoa da hegoaldera doan trena baino horregatik da joni 90% eta mikel 10%.
    agur.

    ResponderEliminar
  5. Iparralderako tren gehiago dagelako akaso? edo merkeagoa delako? Hala ere trena hartu ala ez, oraingoan garaiz ailegatu naiz, emaitza argitaratu baino lehen. Beste aukera bat izan liteke geltokitik, iparraldelako trenbidea ondoan izatea eta hegoalderakoa, aldiz, tunelak eta horrelakoak zeharkatu ostean.

    Agur beroa ber bi zati lau bider bost

    Iazko Josu

    ResponderEliminar
  6. Ez da arrazoiketa txarra Mikel! Mariak lehenbailehen heldu nahi du mutilarengana eta trenak bizkorrago joateko aukera ematen badio... baina, ez! Ez da hori arrazoia. Demagun bi trenak abiadura berean ibiltzen direla...

    ResponderEliminar
  7. Ipuin baten jarraipena idazteko aukerak behintzat eskaini dizkiguzu, Josu! Baina...

    Hala ere, Mariak hobe luke, ez Jon eta ez Mikel... hobe luke Josurengana joan, ber bi zati lau bider bost moduko besarkadekin... ;·)

    Muxu baten karratuaren kuboa zuretzako!

    ResponderEliminar
  8. Irati, eta ni... iazko Leire naiz? Edo inoiz ezko Leire? Ikasleok badugu iraungitze data jogurtek bezala? Zenbat balio du denborak ikasle-irakasle artean? "n X bihotz eta erdi" (n urteak lirateke)? Edo zatitu behar da? Edo suspentso kopuruen karratua? Oraindik maite gaituzu?

    Uste dut filosofatzen hasi naizela, galderak bota eta erantzunik bilatzen nekatu ez...
    Muxu bat

    ResponderEliminar
  9. Bai, nik ere halako hozkadatxo bat sentitu nuen "iazko Josu" irakurri nuenean. Harremanek denborarik ez dutela esango nuke, nik behintzat oso presente zaituztet, bi egunetik hirutan zuen berri izaten saiatzen naiz! Oraindik maite zaituztedan... galdetzea ere! ;-) Primeran iruditzen zait galdetzea Leire, hala sentituz gero halakoak ere esan egin behar direlako.

    Galderak bota eta erantzunak bilatzeaz nekatzen ez direnek bizitzaren maratoia egiten asmatzen dute. Bejondeizula!

    ResponderEliminar
  10. Egin salto hor goraldera! Leirek azalpen bikaina idatzi du!

    ResponderEliminar