Berrekizuna 10 eta 19 artean duten berretura karratuak egiten irakatsi digu Nikok matematika klasean. 10^2, 11^2, 12^2, 13^2... , 19^2. Berreturak berrekizuna bere buruarekin biderkatzera behartzen gaitu, 10 * 10, 11 * 11, 12 * 12, ... Nikok biderketa egin beharrik gabe (eta buruz ikasi behar genituen horiek ahaztuz gero) zer egin dezakegun irakatsi digu. Ea pausoz pauso Nikori irakatsi diodana zuei irakasteko gai naizen. Adibidea: 18^2, hau da, 18 * 18:
1.- 8 bider 2 = 16. Beraz, erantzunaren erdiko zifra 6 izango da eta hirugarren pausorako hamarrena gordeko du. ?6?
2.- 8 ber bi = 64. Erantzunaren azken zifran (lehen lortutako seiaren atzetik) lau jarriko dut eta eramaneko seiak lehen zenbakiaren erdian jarritako seiari batuko dizkiot. Beraz, 6 + 6 = 12 denez, 2 zenbakia da lehengo seiaren tokian (erdiko zifra) geldituko zaidana. ?24
3.- 18-aren 1-a + lehenengo pausoan gordetako eramana (1) + 2.pausoko hamabiaren eramana (1) = 1 + 1 + 1 = 3 . Hori izango da ehunekoen tokian jarriko dudan zifra.
Hortaz, 18^2 = 18 * 18 = 324 (Bai ezta, Niko? ;-D)
Prozedura ulertu baduzue... 10etik 19ra bitarteko berrekizunekin egin dezakezue froga.
Sorpresa zoragarria izan da, sorpresa bikoitza. Zerbait berria ikasi dudalako (sekula halakorik entzun gabea nintzen), eta batez ere, hamabi urteko ikasle batek bere borondatez 25 ikasleren (ni hogeitabosgarrena) aurrean (une batez bederen) irakasle izateko ilusioa azaldu duelako. Oso ederra iruditzen zait (eta ezinbestekoa) dakigun hori (izan asko edo izan gutxi) besteei irakastea. Oso ederra iruditzen zait (eta ezinbestekoa) dakien horri ez dakigun hori ikasteko ilusioa izatea. Ni zorioneko sentitu naiz, une horretan Nikoren ikasle izateko aukera izan dudalako. Eta uste dut gainerako ikasleak ere konturatu direla horretaz, nire jakin-minaz, nire pozaz... Uste dut matematikez gain, ikasgai bikoitza jaso dutela ikasleek: Nikori ikasi diotena, eta nire aurpegiak esan nahi izan diena.

Nik ere buruz ikasi behar izan nituen lehenengo 20 zenbakien karratuak eta 15en kuboak (Josuren oparia ordukoa). Denak ahaztuta ditut. Baina, kalkulagailu baten botoiei eragin eta hantxe agertzen dira, pantailan. Ez dakit, beraz, kalkulatzeko prozedura ikasten hasiko naizen. Hala ere, ezin ukatu esperientzia zoragarria izan duzuela gaur ikasgelan. Hurrengoan esan ikasleei Iratiren aurpegia argazki batean gordetzeko. Zure ikasle (ofizialki, berriz diot) ez garenok ere gozatu nahi ditugu halako gauzatxoak (batez ere irakasleen irribarreak ahaztuta dutugun ikasleok).
ResponderEliminarZortea dute Zizurren, irakasle ona dute. Zortea duzu Zizurren, ikasle maitagarriak dituzu.
Bihotz eta erdiko irribarrea eskaini diezu gaur ikasleei, nik ere eskertzen dizut. Mila esker!
Zorionekoa zu Irati,inongo erreparorik gabe, normaltasun guztiarekin,ikasle parean jartzeatik, ez zait iruditzen oso ohikoa denik, edo beste modu batera esanda, erreza egiten zaigunik gure ezjakintasuna agerian jartzea, eta are gutxiago, institutoko gela batean ikaslea irakasle bihurtzea eta irakasleak ikaslearen tokia hartzea,sekulako irakasgai eman diguzu, behin eta berriro; horregatik diot: zorionekoa zu eta zure ikasleak. Zuk ohikoa duzun bezala, muxu pottolo bat eta izan zoriontsu.
ResponderEliminarAupa Irati: zure blogean arakatuz, bistan gelditzen da ikasle eta zure artean konplizitate ederra dagoela, ederra eta oso aberatsa, esango nuke. Ez da erreza, edo zaile egiten dugu? Segi horrela: distantziak laburtzen eta bizitza maitatzen eta maita arazten.
ResponderEliminarKonplizitatea bai, Lutxi! Eta konplizitate horrek barreak eta negarrak eta haserrealdiak eta errietak eta... sortzen ditu. Harreman bat dagoen seinale, ezta? Ikasleen eta irakasleen artean haria egon behar da, lasatu edo tenkatu daitekeena, baina, eten beharko ez litzatekeena.
ResponderEliminar