2010-11-19

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (X)


- Zeruak ahoa zabaldu dezala; zeruaren bestaldean zer dagoen jakin nahi dut.

- Zuhaitzak oinez ibiltzen ikas dezatela, zuhaitz bat nahi dut nire ikasgelako mahaiaren ondoan. Zuhaitzek badakite matematikako problemak egiten?
- Nik altua izan nahi dut. Baina, altu-altua. Han goitik koloreak berdin ikusten dira?

Bost urteko neska-mutilen ikasgela batean eskatu desio bat, zuk nahi duzuna, esan die irakasleak, eta horiek dira ikasleek eman dituzten erantzunetako batzuk.

Bakarren batek niri galdetuko balit, erantzungo nioke... larrean etzanda dagoen behia zer pentsatzen ari den entzun nahi dut erantzungo nioke. Bai, horixe! Bat-batean otu zait (askotan pentsatu izan dut horretan).


ESKATU NAHI DUZUNA!

Sissak asmatu omen zuen xake jokoa, Pataliputa Inperioaren garaian. Indiako erregeri jokoaren nondik norakoak erakutsi zizkionean Indiako erregea erabat harrituta gelditu zen. Izugarri gustatu zitzaion jokoa eta bere asperraldietarako entretenimendua topatu zuela pentsatu zuen. Sissari ordainetan zerbait oparitu nahi eta... "nahi duzuna eskatu, nahi duzun hori emango dizut" esan zion erregek.

Sissak ez zuen zalantzarik egin: "xake taulako lehenengo laukitxoan bi gari ale nahi ditut, bigarren laukitxoan lau gari ale, hirugarrenean zortzi gari ale, laugarrenean hamasei gari ale...". "Hori besterik ez bada!" erantzun zion erregek irribarretsu, eskaintza merke aterako zitzaiolako pozik. Bere morroiei gari ale guztiak zaku batean bildu eta Sissari emateko agindu zien.

Morroiak zakuaren aurrean daude, zakua hutsik dago, errege haserre, eta Sissa bere opariaren zain. Zergatik?

12 comentarios:

  1. 2^1 + 2^2 + 2^3 + 2^4 + 2^5 + 2^6... -> 2+4+8+16+32+64... (momentuz 126 gari ale ditugu, eta oraindik lauki asko falta dira betetzeko, ez dakit zenbat laukitxo dituen guztira taulak). Erreinu osoan ez zegoen erregeak bere zorra kitatzeko beste gari. Azkenean, Sissak erregea barkatu egin zuen, baina matematika kontuetan zorrotz ibiliko zela aginarazi zion erregeari.

    Jeje, entzuna nuen lehendik ere problema. Badakit xakearen inguruan beste bat. Xakean eta dominoan jolastu nahi? Blogean jarriko dut!

    Gaur arraro batekin ibili naiz hizketan, muxu arraro bat zuri!

    ResponderEliminar
  2. Morroiak ba zekiten erregeak ez zuela Sissak nahi zuen gari kopurua izango, nahiz eta bere erreinuko gari guztia eman. Horren ondorioz, morroiak ez zuten zakua bete eta lehenik eta behin, erregeari kontatu zioten. Hori entzutean, herregea aserretu zen eta Sissa bere opariaren zain segitzen zuen.

    ResponderEliminar
  3. Xakea edo dominoa... ez dakit zer aukeratuko nukeen! Orokorrean gogoko ditut mahai jokoak, baina... ama! Azkenekoz noiz arituko ote nintzen! Nire hurrengo ipuineko pertsonaiak jarriko ditut mahai jokoetan jolasten. Zer kontatua eman dezake ez zaizu iruditzen? Ederki Leire, problemaren erantzuna... ZUZENA da! ;-)


    Eta Leire Muñozena ere zuzena da, baina, erdizka; Leire, ez didazu kontatzen zergatik morroiek ezin zituzten zakuak bete. Kontatuko bazenit...

    ResponderEliminar
  4. A protzierto! Leire, xake taulak 64 laukitxo ditu!

    (goiko iruzkinean bigarren esaldian: zer kontatu eman dezake, ez zaizu iruditzen? koma ahaztu zait)

    ResponderEliminar
  5. Ba, jolasean jartzen badituzu gustora irakurriko dut ipuineko pertsonaiek nola jolasten duten. Ea nik ere ipuinen bat jolasean jartzen dudan! Aspaldian zuri geratzen zaizkit-eta koadernoko orriak. Bitartean, ea dominoko fitxekin xake taula gainean jolasean jartzen zaituztedan zuek!

    Zure galderari: Bai, Saioak mahai gainean duen Audrey Herpburen argazkiak beste idazteko aukera ematen dute mahai jokoek (ipuina irakurtzean barrezka hasi zen "Baina nik ez dut leporik neurtzen" esanez).

    ResponderEliminar
  6. kaixo irati:
    ni uste dut ez dakitelako zenbat gari ale bildu behar dituztelako!
    mxx

    ResponderEliminar
  7. Bai, Irune, badakite kalkulatzen eta horregatik beldurtu dira. Zuk ere badakizu kalkulatzen! Eta zuk beldurrik ez duzunez... Animo!

    ResponderEliminar
  8. kaixo:
    zakua ez diote beteta ekartzen ekarri behar dioten ale kopurua ezin da kalkulagailuz kalkulatu.2 ber 64 delako.
    agur

    ResponderEliminar
  9. kaixo Irati!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    xake laukiak 64 lauki ditu eta azkenean zenbaki asko ateratzen dira hasi naiz kalkuluak egiten baina 10nean nengoenean aspertkuta nengoen je je je
    a nire gurasoei galdetu diet matematikari baten izena eta esan didate aritosteles
    je je je

    ResponderEliminar
  10. Aristoteles... ederki Maider! Edo gurasoak zoriondu beharko ditut... Zuri galdetzeagatik eta haiei erantzuteagatik, erantzutea bezain garrantzitsua da galdetzen jakitea! Problema ere ongi Maider, oso ongi ez dakit baina, zer kalkulatzen egon zaren...

    Ongi Mikel, baina, arazoa ez da kalkulagailuak ez duela hori kalkulatzen, orduan ez zuten zuk orain duzun kalkulagailua bezalakorik! Burua fidagarriagoa da askotan kalkulagailua baino! Kontua da oso zenbaki handia dela eta horrek ale kopurua izugarri handia dela esan nahi du... eta hainbesteko uztarik ez dutenez...

    ResponderEliminar
  11. Matematikari baten izena? Nik badakit matematikari handi baten izena, eta beste batena, eta askorena... Tales, Pitagoras eta Aristoteles, Fibonacci, Blanca Garcia, Manuel Sada eta Irati Goikoetxea. Aukeran nahiago azken hori, matematikari handien artean handiena, matematikari errima jartzen dakielako, eta irribarreak biderkatzen.

    ResponderEliminar
  12. Errima, errima... bertsorik oraindik ez diet kantatu ikasleei! Irribarreena... saiatzen naiz ikasleak ezustean harrapatzen; izan ere, ez dakit, baina iruditzen zait irakasleok irribarre (eta barre; niri barre egitea gustatzen zait... irribarreak hotsa ateratzea) egien ez dakigula pentsatzen dutela... eta noski hori pentsatzen badute... arrazoiak ematen dizkiegun seinale! Eta horretan ez dut zalantzarik egiten, hezkuntza, lana, sakrifizioa, esfortzua... alaiak izan behar dute.
    Tales, Pitagoras, Aristoteles, Fibonacci, Blanca eta Manuren ondoan... handietan handiena... altuetan altuena bai! ;-) Muxu potolo bat nigan sinesteagatik (ez bazenu sinetsiko ere bidaliko nizuke muxua!).

    ResponderEliminar