2010-09-21

ASKATASUNAREN AHOTSA


Aurpegian nabari zaio izan nahi zuen guztia. Izatera iritsi dena. Libertatearen irudi; askatasunaren ahots. Luis Alegre kazetari eta idazleari irakurri diot Jose Antonio no se acababa nunca... Bere baitan pertsona asko sartzen ziren, poeta, nobelagilea, kazetaria, irakaslea, kultur ekintzaile eta politikaria, telebista aurkezlea, diputatua, esanahi handiko kanta ederren egilea... Baina, batez ere, sentimenduz betetako gizona zen Labordeta, guztiok oso gertuko sentitu duguna.

Victor Manueli irakurri diot... sekula ez zuela aldamenekoarengatik gaizki esaka entzun, entzuten zekien jakintsua zela, ez dakien hura ikasteko prest dagoena; gizon askea zela, ez zuela ezeri muzin egiteko beharrik sentitzen ingurukoen begirunea lortzeko. De mayor quiero ser como tú, querido José Antonio idatzi dio Victor Manuelek.

Nik bizkarrean motxila zenuela ezagutu zintudan. Harri ertzetan ezkutatutako zahar usaina nolakoa den erakutsi zenidan; zer den, eseri eta patxadan solasaldi lasai batez gozatzea. Eta orain askatasunari kantari entzuten zaitut, eta handitzen ari naizen honetan niri ere zuk utzitako arrastotik ikastea gustatutko litzaidake. Besarkada potolo bat...





5 comentarios:

  1. Gizon handia, aparta, izugarri sentitu dut bere heriotza. Bejondaiela Labordeta: maitte haut, betirako.

    ResponderEliminar
  2. Denak maitatua, denak preziatua. Askatasunari ahotsa eta izana jarri dion kantari eta gizon aparta. Lagun koerentea, eredugarria,gutti bezala. Milaesker Joxeantonio, betirako gure artean.

    ResponderEliminar
  3. <>
    Eskerrikasko Labordeta askatasunean bizitzen erakusteagatik. Biziki gogoan dut Imanol eta Labordeta, Labordeta eta Imanol ikusi eta entzun nitueneko momentu eta une eder haieik, ahaztu ezinak.Aiorik ez, beti gogoan.

    ResponderEliminar
  4. Merezi bezala, danak izan dira laudoriok, danak izan dira hitz ederrak.Bizitza betea,eredugarria; bada non eta norengandik zer ikasia. Labordeta, BEJONDAIELA!!!

    ResponderEliminar
  5. Bere erroak maitatuz, hesiak eta mugak gaindituz, ikuspegi unibertsala eta internazionalista batez, hazitako eta bizitako gizaseme zoragarria. Hitza, pentsamendua eta izana gutxi bezala bat egiten zuena. Eredugarria eta maitagarria: LABORDETA.
    Miette zaitut, ZORION!!!

    ResponderEliminar