2010-09-24

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (II)



Adibidez, bururatzen zaizkigun ideiei ihes egiten ez uzteko. Edo haizearen bihurrikeriak ile artean ez korapilatzeko.

Adibidez, untxiek ere magia egin dezaketela sinestarazteko. Edo problema batek sor dezakeen buruhaustea estaltzeko.


KAPELA BURUAN ETA...

Mahai baten gainean hiru kapela beltz eta bi zuri daude. Ilaran jarri diren hiru gizonek zoriz kapela bat hartu dute, jantzi duten kapelaren kolorea ikusi gabe.

Ilaran hirugarren tokian dagoen gizonari ea bere kapelaren kolorea zein den asma dezakeen galdetu diote. (Gizon honek aurreko bien kapelak ikus ditzake). Ezetz erantzun du, ezin duela jakin.

Bigarren tokian dagoenari ere ea bere kapelaren kolorea zein den asma dezakeen galdetu diote. (Lehenengoaren kapela bakarrik ikusten du). Bigarrenak ere ezetz erantzun du, ezin duela jakin.

Azkenik, ilaran lehenengoa dagoenak (kapela bakar bat ere ikusten ez duenak), asmatu egin du jantzita duen kapelaren kolorea.

Zein da ilaran lehenengo tokian dagoen gizonak jantzita daraman kapelaren kolorea? Eta zein da ondorio horretara iristeko erabili duen arrazoiketa?

10 comentarios:

  1. Ieup! Berriro Materaturara sartu eta oporrek burua garbitzeko balio izan didaten froga egitekotan nago.

    Hirugarren tipoak ez ditu bi kapela zuri ikusten. Hala balitz, berea beltza dela jakingo luke.

    Bigarrenak orain badaki hirugarrenak ez ditu bi kapela zuri ikusten, baina badirudi informazio hori ez dela nahikoa berearen kolorea asmatzeko. Lehenengoarena zuria balitz, berearena beltza dela jakingo luke. Baina ez dakiela erantzuten du...

    Ergo lehenengoarena beltza da!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Irati!!
    Badakit beltza dela lehen gizonaren kapela.
    Azkenekoak esaten badu ez dakiela zein kolorekoa den bere kapela, orduan bigarrena badaki lehenengoak beltza eta bera txuria edo lehenengoa beltza eta bera beltza izango dela.
    Ezetz esaten duenean, lehenengoak badaki beraren kapela beltza izango dela.

    ResponderEliminar
  3. Ilaran lehenengo dagoen gizonak badaki kapela zuria duela buru gainean berak normalean beltza erabiltzen duelako eta normalean baino gutxiago gordetzen duelako beroa kapelak.

    A ez, ez zen hori. Bada urte erdi inguru problema hau liburu batean topatu nuela. Irakurri nuenetik soluzioa begiratu nuen arte hiru ordu-edo igaro ziren eta, asmatu nuen!

    Hirugarrenak berak zein koloretako kapela daraman esan ezin izan duenez, bigarrenak badaki lehenengoak eta berak ez dutela beltza (bestela hirugarrenak zuria izan behar zuelako). Lehenengoaren buru gainean kapela beltza ikusi izan balu, "nirea zuria da" esango zukeen. Baina, ez dakiela esan duenez, lehenengoak halabeharrez zuria izan behar du. Beraz, zuria da lehenengo gizonak buru gainean duen kapela.

    Animo Zizurreko ikasleei eta matematika irakasleari muxu potolo bat.

    ResponderEliminar
  4. hirugarrena ez daki lehenengo eta bigarren kapelak beltzak edo beltz bat eta zurui bat ikusten duelako.
    bigarrenak ez daki lehenengoa beltza ikusten duelako eta berea beltza eta zuria izan ahal delako.
    lehenengoak esaten du baietz eta beltza dela, zuria izango bazen bigarrena ba zekiela esango zuelako.

    ResponderEliminar
  5. Alvaro! Kapela buruan eta... ibili munduan! Zuretzako moduko problema! Bikain, estreinaldi ederra! Ez dakit ez ote dizun aldamenekoak lagundu! Bikain azaldua dago.

    Leire (1.K) eta Andoni... oso ondo, ederki moldatzen zarete! Mirestekoa da erantzun zuzena bilatzeko jartzen duzuen gogoa.

    Eta Leire (1.B)-ri zer esan... errepasatu berriro Leire! ;-) Koxka ttiki batean estropezu egin duzu eta! Muxu bat!

    ResponderEliminar
  6. Buf... ez naiz gogoratzen jarri nuenaz. Hala ere, saiatuko naiz oroimenaren hariari tira egiten.
    Ongi izan!

    ResponderEliminar
  7. Batzuetan bigarren begirada bat behar da. Oraintxe konturatu naiz, kapela aldrebes jarri nuela. Hori izango dugu agian baikorrok, noizbehinka beltza ere zuri ikusten dugula. Hori zen, ezta? Matematika irakaslea ez dakit, hizkuntza irakaslea haserretuko zait beharbada, irakurriaren ulermen delako bati jaramon handirik ez egiteagatik.

    Eta ea Leire eta biok ados jartzen garen, ez dut Leire (1.B) izan nahi.

    Hiru muxu zuri XD

    ResponderEliminar
  8. Bere kapela bletza da. Lenengoren eta bigarrenaren kapelak ezin dira txuriak izan bestela hirugarrena asmatuko zuen. Lenengoarena txuria bada bigarrenarena beltza izan beharko zen baina nola ez duen asmatu dakigu lenengoarena beltza dela.

    ResponderEliminar
  9. Primern kuadrila! Kapela buruan... eta ibili munduan! Aste honetako saria irabazi duzue! Muxu potolo bat denoi!

    ResponderEliminar