Zubi bat Aizkorritik Aralarra. Horixe da behin kazetari bati esan niona; zubi bat egingo nukeela Aizkorritik Aralarra. Aizkorrin abuztuaren hamaikan izan nintzen; Aralarren abuztuaren hogeian. Aurpegiei begiratzeaz gain, bihotzak sentitzea gustatzen zait niri. Horregatik Txindoki muxukatzeko gogoa sentitzen dudan aldiro, Ganbo laztantzera ere joaten naiz. Ganbo delako Txindoki aurpegitzat duen Aralarren bihotza. Hala sentitzen dut nik.
Ganbori:
Hanka azpian xenda gozoa
begi miran mendi gaina,
Ganbo Txikitik zureganaino
hurbildu naiz alajaina!
Aralarreko bihotza zara,
nekearen poz ordaina,
lau haizetara eskaintzen duzu
begiraleku bikaina,
inguruotan Txindokik duen
sonarik ez duzu baina,
nik ezagutu zintudanetik
maite zaitut bera aina.
Goierriko ikono
eta irudia,
aspaldiltxo lapurtu
zenidan begia,
nahiz ta zorrotz-zorrotza
duzun aurpegia,
nahiz zurrupatzen duzun
gure izerdia,
bihotzeraino heltzen
da zure argia.
begi miran mendi gaina,
Ganbo Txikitik zureganaino
hurbildu naiz alajaina!
Aralarreko bihotza zara,
nekearen poz ordaina,
lau haizetara eskaintzen duzu
begiraleku bikaina,
inguruotan Txindokik duen
sonarik ez duzu baina,
nik ezagutu zintudanetik
maite zaitut bera aina.
Txindokiri:
Goierriko ikono
eta irudia,
aspaldiltxo lapurtu
zenidan begia,
nahiz ta zorrotz-zorrotza
duzun aurpegia,
nahiz zurrupatzen duzun
gure izerdia,
bihotzeraino heltzen
da zure argia.
Eta... mendia hori ere badelako... behien artean eseri eta lasai egotea. Behorren artean etzan eta lasai egotea.
Kaixo Irati: Arrazoi dezu, Aralar Ganbo eta bere ingururik gabe ez litzateke berdina; nahiz eta Txindokik ematen dion irudia, janzten duen postala, Aralarrek barrualdean hartzen du izaera, nortasuna. Aralar, bere osotasunean, paregabea, ederra eta ezagutu beharrekoa.Bertsoak oso politak, zuk eginak al dira?
ResponderEliminarBakarren bat kenduta... Ganbokoa, adibidez, Ekaitzek egina da. Nabari da, ezta? Sei puntuko dotorea... Baina, bai, beste guztiak nik eginak dira. Gustura aritzen naiz, jolas polita da errima eta silabei tiraka aritzea... nahiz eta batzuetan aldapak berak baino gehixeago nekatu tira egite horrek.
ResponderEliminarAurreko igandeko kontua oso polita izan zen. Gorbeara bidean tontorra begiz jo genuenean neure buruari esan nion "Irati bertsoa pentsatzen hasteko garaia!". Tontorrean egoteko giro oso ederrik ez zuen egiten (fresko eta gainean jartzeko ezer askorik ez) eta tontorrera igo bitarteko tartean egin behar izan nuen bertsoa. Hogei bat minutuko tartea, aitari ideiaren bat lapurtu... Gaina ukitzearekin batera idazteko moduan nintzen!