2010-09-29

ITAKA (Ohitura Zaharren eguna_Ataun_2010-9-25)


Bost zaldunen artean beldurtu? Bost zaldunen artean edonora joan daiteke! Adibidez, Itakatik Atauna, txondorraren kea gidari. Igandean Ohitura Zaharren Eguna ospatu zuten ataundarrek hirugarren urtez. Aurtengo egunari ukitu berezia ikazkintzak eman dio. Bezperan, larunbatean, kontu horiek izan genituen irratian: ikatza, ikazkinak, txondorra... Plazer handia da hizkuntza hain mamitua duten bost lagunekin solasean aritzea. Plazer handia da orainari iraganeko marrazkiak hain ongi marrazten dizkioten bost margolariren koadroei begira egotea. Plazer handia da kontatzeko ilusioari mikrofonoa zabaltzea.

Joxe Bikuña, Inazio Sukia, Miguel Arratibel, Juan Zurutuza eta Manex Aranburu. Mila esker, zuen esperientzia entzuleon eskura liburu ireki bihurtzeagatik. Niretzat plazer handia izan zen bertatik bertara zuen aldamenean egotea.

Egin koxk beldurrik gabe!

Saioa jaitsi nahi duenarentzat: http://blip.tv/file/get/Irati-aaa652.mp3




1 comentario:

  1. Oso ederra irratsaioa: euskara aberatsean iraganarekin lotzeko era polita. Nire osaba Martin ikazkin lanetan ibilitakoa zen, eta gogoan ditut hark kontatutako hainbat istorio.

    ResponderEliminar