2010-09-20

... eta otsoek ulu egiten dutenean...


HITZA: ILBETE

Bazen behin ilargi neskatila bat amari soineko bat nahi zuela esan ziona. Amak jostunarengana eraman zuen eta jostunak neurriak hartu zizkion. Itzuli zaitez egun batzuk barru... eta ilargia itzuli zen jostunarengana, lehenengo aldian baino beteago, lehenengo aldian baino ederrago... Soinekoa janzten hasi zen eta...

Istorioak dio otsoek ulu egiten duten gauetan ilargi neskatilaren negar hotsak entzuten direla. Han, urrutian... Soinekoa ezin jantzi eta biluzik gelditu zelako...

Istorioak dio, hotza egiten duen gauetan otsoak bere ile artean biltzen duela ilargia...




AFORISMOA: "Zer sabeleratu ez duena beti tripa jaten. "


Zuloa ere gehiago zula daitekeelako beti. Gosea; hots kirrinkaria... ez dakit, sabelak edo buruak egiten duena.

3 comentarios:

  1. Oso istorio polita otsoa eta ilbeteaz osatutakoa. <> Nik izugarri maitte ditut ilbete eta hontzaren konpainia menditik behera natorrela. Azkenean halaxe izan zen, Kalamua menditik bueltan Arratera iristean, ilbete zoragarri batez hontzaren ulua jostari.

    ResponderEliminar
  2. Kalamua... inguru ederra da hori! Tamalez Urko ingurua erre egin da aurtengo udan.

    Ulitik Orexa bidean egin nuen topo nik ilunabarrarekin eta hontzarekin. Momentu majikoa izaten da.

    ResponderEliminar
  3. Ikasle eta idazleren arteko desberdintasunaren bila dabilen bat22 de septiembre de 2010, 16:40

    Ilbetea. Ilargia betea. Gu ere bete egiten gaitu. Zerutik begiratzen gaituen andre dotorea. Gauez begiratzen dugun gaileta erraldoia. Zatitxo bat dastatu eta bete egiten gara. Zerez? Ametsez, lasaitasunez, gozamenaz. Ilargi beteko gauetan zerura begiratu eta isiltasuna aditzea baino ederragorik ba al dago?

    Zuloa zulatu, tripa hutsa jan, badakizu zer etorri zaidan gogora? Denboraren haria eta amonaren mihia korapilatzen aritu zineneko hura. Sabelak zergatik oihukatzen duen? Nireak klasean egiten du oihu sarri. Oraindik ez dakit ezer ahoratzea nahi duen edo jakintza gose den halakoetan. Agian poema batek, edo ipuin batek, edo blog batek badaki sabela isilarazten, edo burua da isilarazi behar dena? Ez, buruak jarrai dezala izketan, oihuka, kantuan.

    ResponderEliminar