2010-09-02

ASMOAK ERRONKA


Asmoak erronka bihurtzen direnean sormenak bere bidea egiten du. Bideak xenda behar du. Xenda eta argia. Asmoa hasiera izan daiteke, eta erronka bukaeraren arrastoa.


Ikasturte berriarekin batera, honatx asmo berria: astero-astero blogari hitz bat eta aforismo bat zintzilikatzea.

Ikasturte berriarekin batera, honatx erronka berria: astero-astero blogari hitz bat eta aforismo bat zintzilikatzea.

Korapiloa begi bistakoa da; ezberdintasuna ere bai. Ni saiatuko naiz asmoari erronka lotzen. Eta zuei tira egiten, gustura jasoko baititut hitz horiek edo aforismo horiek zuengan sor ditzaketen gogoeten (sentipenen) iruzkinak (ezkerreko aldean egongo dira biak aste osoan zehar, gainean koxk egin beldurrik gabe).


Hitza: XENDA

Askotan garbi antzematen ez den arren, badoana; eramaten zaituena.

Bat aukeratzekotan... Legunbe gainetik (Urbasa) Legaireko zelaietara doana.



AFORISMOA: Ipurtargia beti ipurdi bistan

Argazkiari begiratu orduko nora joan zaizkizu begiak?

Txikitan ipurtargiak zenbatzen igarotzen genituen gaueko lehen orduak. Ilargi beteko gauetan beti zenbatzen genuen ipurdi bat gehiago. Eta ez ginen konturatzen aldamenekoak gureari begira egoten zirela.

4 comentarios:

  1. Kaixo Irati: oporretatik bueltan zaude eta ilusioz eta indar eta ideiaz berritua somatzen zaitut, bejondaizula.
    Nire hitza: oporretatik bueltan hurrengo oporrei begira jartzeko joera dugulako, nire hitza: MOMENTUA.

    ResponderEliminar
  2. Momentuan asko egin daitekeelako. Oraintxe, adibidez, plazer handia da Izar ordenagailuaren beste aldean dagoela irudikatzea, eta hitz berdinen bueltan hariak korapilatzen gaituela sumatzea.
    Oraintxe, momentuan, hementxe ari naiz iazko ikasturteko paper zaharrak antolatzen, jasotzen, botatzen... Hustu egin behar! Berriarekin beteko bagara! Muxu bat!

    ResponderEliminar
  3. Aupa Irati: Ilusio handia egin izan dit Legunbeko gainetik Legairera doan xenda aukeratu izana, ni neoni ere aurtengo udaran paraje horietan ibili izan naizelako eta bertan jasotako inpresioa izugarria izan zelako, zoragarria.

    ResponderEliminar
  4. Nik ere uda eta udako gau bero eta garbi horiek oso gustoko ditut, eta hauetan ipurtargia ikustatzea, identifikatzea oso ziraragarria egiten zait. Oso animali harrigarria eta ederra da, gaueko iluntasunean.

    ResponderEliminar