2010-09-09

HILTZEA...


Ama, bost urteko alaba eta bederatzi urteko semea. Afalorduan mahaiaren bueltan. Eta ni begira... eta entzuten...

IRATI - Saioa, zein ordutan sartzen zarete eskolan? Bederatzietan?
SAIOA-ALABA - ...
IRATXE-AMA - Saioak oraindik ez dakizki orduen kontuak. Ordularirik gabe bizi da.
IRATIK BERE BAITAN - Denbora orratz artean zatikatu gabe...
MIKEL-SEMEA - Saioak ez ditu oraindik ordulariak ulertzen.
...
MIKEL-SEMEA - Hiltzea zer den ere ez du ulertzen.
IRATXE-AMA - Eta zuk bai Mikel? Ulertzen duzu zer den hiltzea?
MIKEL-SEMEA - Ez aunitz...

Eta ni begira... eta entzuten... hiru egun daramatzat pentsatzen, heriotzaz hitz egingo didan irakasleren baten esperoan... nik ere Saioaren antzera, ez gutxi eta ez aunitz, ez baitut oraindik heriotza ulertzen.

7 comentarios:

  1. Aupa Irati: Heriotza bizitza bezain naturala da, erreala; besterik da, heriotza tabutzaz dugula, kosta egiten zaigula, gure kulturan behinik behin, heriotzari mihia jartzea, belarria luzatzea... eta era honetara zaila da ezer ulertzea eta are guttiago onartzea.

    ResponderEliminar
  2. Mila esker Ixabel irakasle lanak egiteagatik!

    Muxu bat

    ResponderEliminar
  3. Arratsalde on, Irati:
    Bueltan jada -eta zer nolako buelta!- zure blogean sartu eta heriotzaz galdera egiten duzu. Epikurok esana nire gustukoa da:-gutxi gora behera- "Gu bizi garen bitartean heriotza ez da existitzen eta heriotza existitzen denean gu ez gara". Genituen beldurrak -beraren arabera lau- kentzeko asmoz gure Epikurok 'lau botika' edo 'kuadrifarmakoa' proposatu zuen. Merezi du Epikurorengana itzultzea noizean behin bidea aurkitzen saiatzeko. Gorantziak. Julen

    ResponderEliminar
  4. E-PI-KU-RO, poltsikoan sartu dut dagoeneko Julen. Ederra da lanean jarri aurretik halako ikasgai batekin eguna janztea, mila esker! Muxu potolo bat bueltan.

    ResponderEliminar
  5. Heriotza bizitzari tamainaz dagokion zulo sakona da.
    Bizitzaren ekintza guztiak gorde behar ditu,
    betiko,

    inork ez baititu hortik aterako,
    ez berriro biziko,

    Zatikatzen dugun denbora,
    -uneak- ezer ezera botako ditu,
    zatikatu gabe utziko.

    ResponderEliminar
  6. Sakona Samuel!

    Denbora tartetxo bat behar dut irakurritakoa barneratzeko. Akaso, hizketaldi ttiki bat gaueko ordu ttikietan...

    ResponderEliminar
  7. kaixo irati ez dakit baina nago emen saiatzen egiten ajja

    ResponderEliminar