2010-09-15

ZIZUR


Zirkunferentzian hasierak eta bukaerak bat egiten dute. Heráclito-k esan zuen hori. "Bai, noski!" pentsatuko du bakarren batek bat-batean. Baina, esaldi horrek bost-hamar minutuko hausnarketa merezi du. Edo eztabaida txiki bat aldamenean duzunarekin.

Gaur hasi dut ikasturtea Zizurko institutuan. Gaur hasi dut ikasturtea ikasle berriekin. Ikasleak... zoragarriak! Eta bizitzaren paradoxak! Edo bizitzaren zikloak! Edo bizitzaren zirkunferentziak! Hasierek eta bukaerek bat egiten dutela... edo ez! Akaso tarteko puntuak dira bizitza ziklo txikiz marrazten dutenak.

Saskibaloian federatu gisa hasi nintzenean Zizurren jolastu nuen lehenengo partidua. Lagunarteko partidu bat. Ez dakit galdu edo irabazi egin genuen... ordutik ez naiz itzuli Zizurra; aurretik ere sekula izan gabea nintzen. Baina, Zizurrekiko lotura oroitzapenak gorde izan dit txokoren batean. Eta orain hementxe nago. Bizitzako bi puntu elkartu zaizkit toki berean.

Argazkia gau eroetan egiten diren erokeria baten ondorio da. Erreniega gainetik Iruñari ateratako argazkia da. Zizur hor nonbait koka dezakezue, argi multzoko lehenengo argien artean.

Ikasturte on denoi!

3 comentarios:

  1. Iraganeko negarrak,Burlatan, egungo irrifarrak, Zizurren.Zorte on zure lankide eta ikaskide berriekin.

    ResponderEliminar
  2. A zer nolako fitxajea egin duten, zizurtarrek.Izan zoriontsu ikasle eta lankide berrien artean.

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko Juli, iraganekoak ahaztu gabe aurrera egiten ikasi behar dugu! Ikasle eta irakasle-harreman politak lotu ditut Burlatan eta hori da garrantzitsuena, tarteka-tarteka horiek ere elikatzea.

    1.80-ko fitxajea Mikel! jejeje saski azpian tarteka huts egiten dugu, baina... noizbehinka hirukoak sartzen ere saiatzen gara.

    ResponderEliminar