Aitzakiak. Bila ibili eta beti aurkitzen direnak. Txokorik ezkutuenean gordeta daudenak ere erraz topatzen dira. Oharkabean aitzakiek justifikatzen dituzte gure pauso eta erabakiak.
Landerri ez zitzaion institutura joatea gustatzen. Eta berak ere asmatu zuen bere aitzakia...
INSTITUTURA JOATEKO DENBORARIK GABE
"Ez daukat institutura joateko denborarik!" esaten zien Landerrek gurasoei. "Egunero zortzi orduz lo egiten dut; batuz gero 122 egun dira urtean, egun bakoitzak 24 ordu dituela kontuan izanda. Larunbatetan eta igandeetan ez dago klaserik, urtean 104 egun. Oporretako 60 egun ditugu (dezente gehiago ere badira...). Egunero hiru ordu behar ditut otorduak egiteko... 45 egun baino gehiago urtean. Eta atseden hartzeko, aisialdirako, kirola egiteko, bi ordu behar ditut egunero... baturak urtean 30 egun ematen ditu".
Hitz egiten zuen bitartean, Landerrek zerrenda idatzi zuen eta egun guztiak batu zituen.
"Ikusten duzue" jarraitu zuen Landerrek. "Horren arabera, lau egun bakarrik gelditzen zaizkit, gaixorik ohean gelditzeko behar ditudanak. Eta gainera ez ditut kontuan hartu herriko festetan izaten ditugun bi jai egunak"
Gurasoak harrituta gelditu ziren semearen azalpenarekin. Nonbait akatsen bat egon behar zuen! Baina, asko saiatu ziren arren ez zuten asmatu akatsa non egon zitekeen.
Lagunduko al diezu Landerren gurasoei?

- Loaldia (8 ordu egunero) 122
- Larunbatak eta igandeak 104
- Udako oporrak 60
- Otorduak (egunean 3 ordu) 45
- Aisialdia (egunero 2 ordu) 30
"Ikusten duzue" jarraitu zuen Landerrek. "Horren arabera, lau egun bakarrik gelditzen zaizkit, gaixorik ohean gelditzeko behar ditudanak. Eta gainera ez ditut kontuan hartu herriko festetan izaten ditugun bi jai egunak"
Gurasoak harrituta gelditu ziren semearen azalpenarekin. Nonbait akatsen bat egon behar zuen! Baina, asko saiatu ziren arren ez zuten asmatu akatsa non egon zitekeen.
Lagunduko al diezu Landerren gurasoei?
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminarEz beldurtu hirukote, idatzi dituzuenak ongi gorde ditut eta! Emozionatu egin naiz aurtengo problemen ataleko lehenengo erantzun sortarekin eta bi aldiz pentsatu gabe argitaratzeko botoiari eman diot.
ResponderEliminarBaina, besteei ere utzi egingo diegu pixka bat pentsatzen, ezta? Ohiturari eutsiz, ostiralean argitaratuko ditut zuen idatziak; bakoitzak bere moduan ederki azaldu duzue!
Ongi etorri Andrea, izugarri poztu nau zu txoko honetan ikusteak. Primeran!
Markos zuri ere besarkada estu bat oporretatik bueltan.
Eta bisitan etorri denari... irakasle bikaina duela aurten aldamenean, gozatzeko!
Egunon Irati:
ResponderEliminarAsmatu det zein den Landerren akatsa.
Ez ditu oporretako loaldiak kendu, ezta larunbata eta igandeetakoak. Horregaitik gaizki atera zaio.
GUZTIRA: 168 EGUN
kaixo
ResponderEliminarproblemaren zati bat atera dut baina falta zait bestea.
Agur.
asteburuak eta uda ez da kontatu behar eta hori kentzen 10 ordu libre gelditzen dira klasera joateko.
ResponderEliminarAupa Maider! Animo! Zatika-zatika jaten da pastel osoa ere!
ResponderEliminarKaixo Anodni; 10 ordurekin ez du askorik ikasiko Landerrek! Zergatik ez dira asteburuak eta uda kontatu behar? Denboraren parte dira. Eman beste buelta txiki bat problemari! Animo!
Leire, primeran! Akaso koxka txiki bat falta zaio problemari, baina, ideia zureganatu duzu! Zoragarri!
ResponderEliminarirati borja nahiz hemen ari naiz saiatzen baina ez dut lortzen baina segituko naiz lortu arte
ResponderEliminarArratsaldeon Irati:
ResponderEliminarKoxka txikia oporretan ere otorduak eta aisialdiak daudela da. Beste egunean ahaztu egin zitzaidan jartzea.
Ongi izan!!
Kaixo
ResponderEliminarEgunean 13 ordu bakarrik ditu okupatuak beste 11ak libreak ditu.
Agur
Hementxe aste hasieran Markos, "Ni ere bisitan" eta Andreari ezabatu nizkien iruzkinak:
ResponderEliminarMARKOS GIMENO
Abila da gero, Lander. Baina eskolarik gabeko egun osoak 104 (asteburuak) eta 60 (oporrak) dira soilik, hau da, 164. 201 egun ditu eskolara joateko, eta eguneko 24 orduetatik badauka lo egiteko, aisialdirako, otorduetarako eta klasean aspertzeko denbora soberan.
Zer izan nahi du Landerrek nagusitan? Politikari?
NI ERE BISITAN
Gurasoei... nik Landerri lagunduko diot eskolara joateko denbora duela ikusten. Ongi?
Ea, 170 egunetan joaten gara eskolara (gu behintzat. Landerren eskolan antzeko). 6 ordu egunean, beraz, 170:4=43 egun inguru behar dugu.
104 larunbat eta igande daude. Beraz, 104X5 ordu kendu behar dugu. Larunbat eta igandeetako otordu eta aisirako orduak bitan kontatu ditugulako. 520:7=75 egun soberan kontatu dugu. Beste 60X5:7 egun bitan kontatu dugu (oporretan dagoenean). Lander, zoaz eskolara. Ez dauka ezer txarrik! Gainera, noizbehinka irakasle atseginak topatzen dituzu. Blogean idazten dutenak, dantza egiten dutenak, antzerkiak idazten dituztenak...
Ongi egin dut? Blanca haserretuko zait bestela... (bera daukat aurten irakasle).
Muxu bat!
ANDREA GOIKOETXEA
Lo egiteko orduak bitan zenbatzen dituela da akatsa
Oso pozik nago koadrila! Modu ezberdinean azalduta, oso ongi heldu diozue problemari. Mikelek esan duen bezala, egunera mugatzen badugu gure ikuspegia argi ikusten da.
ResponderEliminarArazoa hor dago, zenbait ordu birrian zenbatuta daudela, adibidez, lo orduei dagozkienak, loaldietan eta oporretan kontatuta daude, otorduak ere bai...
Mikel primeran, pozten naiz kuku egin diguzulako.
Eta Leire zoragarri, saiatu beti zure erantzunak aberasten!
Estatistika kontuetan askotan egiten den akatsa da hau. Kontuz irakurtzen dituzuen albiste eta datuekin. Heldu zuen jakintzari eta izan zaitezte kritikoak eskuetara iristen zaizuen informazioarekin!
Maider, Borja... hau asteroko lasterketa luzea da, segi korrika, lasterketa ez da eta hemen bukatu!
Zeinen azkar animatu den ikasle berriren bat. Inaloko zalantzarik gabe, zoragarria izan behar du motibatu dituen haien matematika irakasleak. Pozten naiz, problemei bisita egitea lortu duzulako eta haiengatik ere pozten naiz, irakasle bikaina topatu dutelako.
ResponderEliminarJakizu jaramon egin nizula eta bai, ari naiz gozatzen aurtengo matematika klaseetan. Gutxi kostatu zaio nire irakasleari ere bere lanean ona dela argi uztea.
Blogeko problemaren erantzuna argitaratuko dut, baina ea urrengoan gehiago animatzen diren/zareten. Ekaitz jarri ahalko dut zenbakiekin jolasean?
Muxu bat!
uste nuen problema ongi nuela baina es da egia gero conprobatu nuen ez zela egia baina jarraituko dut pentzatzen.
ResponderEliminaragur.
maider 1k
Lasai Maider!
ResponderEliminarAste honetan saiatzeko aukera ere baduzu. Zuk segi buruarekin jolasean!
Aupa Leire! Ekaitz animatu? Oraintxe nahiko korapilo baditu buruan! Baina, egin iezaiozu bai, tarteka tira pixka bat. Bejondeizula, badakit eta lan ederrak egiten ari zarela!