2010-09-06

ELUR ARTEAN GOZO


Hitza: ELURDI

Elurra pilatzen den tokia; elur maluta bat, elur maluta bi, hiru elur maluta... elurdia sortzen da. Pago batek, bi pagok, hiru pagok... pagadia osatzen duten bezalaxe.

Nik iturburu bat aukeratu dut elur-toki; zuri, heze, busti. Elurrak ere irrist egiten du ur ertzean. Eta freskoa da, emankorra, argia... elurra diot, edo ura, edo ingurua... ez dakit. Elurdi... zoragarria iruditzen zait.



AFORISMOA: Txokolatea jan eta ez zituen hortzak garbitzen. Irribarre gozoa zuen inondik ere.

... eta oraintxe pentsatzen jarrita... ez dakit... txokolate beltza jaten dutenek... umore beltza dute? Txokolate zuria aukeratzen dutenek... zer diozue umore zuriaz? Eta esnezko umoreaz?

Ni beltzarekin gelditzen naiz. Txokolatearekin. Umore beltza ez dut oso ongi ulertzen. Uste dut ez nuela umoreari barre egiten ikasi. Xehe-xehe eginda dagoen umorearekin gelditzen naiz. Esnezkoarekin?

4 comentarios:

  1. Niri ere umore kontuetan, xehe xehetua nahiago, gainantzen, galdu samar ibiltzen naiz. Txokolate kontuetan, aldiz, zer esango dut, bada: denak oso gustuko ditudala, eta,aitortu beharra daukat, niretzak, bizio bat dela.

    ResponderEliminar
  2. Bizioa... hitz polita hurrengo baterako... bizi-ahoa txokolateak eragiten duen bizioa...

    ResponderEliminar
  3. Ba... niri... Etxea liburuko txokolatea gustatzen zait niri. Gauez, ipurtargiak leihotik ikusten direnean, amarekin jaten dena. Eta umorea... buf, umorea ikatz kolorekoa ia.

    Bai, itzuli naiz, eta astero egongo naiz hitz eta aforismoak txokolatean bustitzen. ¿Zapore goxoa dute, ezta?

    Muxu bat.

    ResponderEliminar
  4. Gozorik gozoena topa badaiteke... hori zuk aukeratutakoak behar du izan! Ea txokolate zatiren bat elkarrekin jateko modurik egiten dugun!

    ResponderEliminar